Erromania
Hizkl. Gaston Parisek kultura eta hizkuntza erromantzeen edo neolatinoen multzoari eman zien izena. Europa barruko lurraldeetarako baino ez da erabiltzen izen hori. Egiten den banaketa ezagunena, mendebaleko eta ekialdeko Erromania bereizten dituena da. Ez dago argi azken horretan Balkanetako penintsula eta Italiakoa edo lehena bakarrik sartu behar den. Iberorromania, galorromania, italorromania, erretorromania eta dakorromania bereizi ohi dira, gune horietan erromaniko ez diren hizkuntzak ere izan arren (euskara, alemaniera etab.).