erresonantzia
iz. Fis. Hots baten zabaltzea eta indartzea, hots egiten duen gorputz batek antzeko maiztasuna duen uhin baten eragina jasotzen duenean. v Erresonantzia elektrikoa. Zirkuitu oszilatzaile bat (induktantzia L, eta kapazitatea K duena) elikatzen duen indar elektroeragileak duen periodoa zirkuituan sortzen diren oszilazio askeen periodoaren berdina denean gertatzen den erresonantzia. T = 2 p √LK; formula horretan T periodoa da. v Erresonantzia magnetikoa. Eremu magnetiko baten eraginpean dagoen atomoan elektroien bi azpimailen artean sortzen den erresonantzia.