erresistentzia
iz. Etsaiak hartu duen herrialdean, haren aurka eratzen den abertzaleen borroka egituratua. || Eragozpena; zailtasuna. v Mek. Tresna baten higidura eragozten duen indarra; tresna horrek bere lana bete dezan erresistentzia baino potentzia handiagoa behar du izan. v Arkit. eta Mek. Ekaiek mekanika indarrak (bihurdurazkoak, ebakitzaileak, etab.) jasateko duten tasuna. v Biol. Organismoak bizkarroien edo eritasunen kalteak eragozteko edo murrizteko dituen tasunen multzoa. v Bakezko erresistentzia. Pol. Borroka politikoan bortxa ez erabiltzea aldezten duen dotrina. v Erresistentzia elektrikoa. Elektr. Gai eroale batek zirkuitu elektrikoan zehar korronte elektrikoa igaro ez dadin duena. || Eroale elektriko bati eragiten dioten potentzial aldeen balioen eta kasu bakoitzean eroale horretan korronte maiztasunak hartzen dituen balioen arteko arrazoia. || Korronte elektrikoa zirkuitutik igarotzea galarazi eta energia elektrikoa bero bihurtzeko gaitasuna duen zirkuitu elektrikoa edo zirkuituko atala. Eroale guztiek dute erresistentzia korronte elektrikoarekiko, baina orokorrean horretarako bereziki ezartzen den eroaleari edo zirkuituko atalari ematen zaio izen hori. Tenperaturarekin aldatu egiten da erresistentzia; hotzean gutxitu egiten da eta beroan aldiz handitu. v Eroalearen erresistentzia. Elektr. Eroalean bero bihurtu den potentzia elektrikoaren eta korrontearen intentsitatearen karratuaren arteko zatiketa. Unitaterik ezagunena ohm-a da. v Erresistentzia aerodinamikoa. Atmosferan zehar doan gorputzari aireak aurkako zentzuan eragiten dion indarraren osagaia, gorputz horren lastertasunaren parealeloa izan ohi dena.