Erregetzarako Gerra, Poloniako
Augusto II.a Poloniako erregea hil ondoren hasi zen gerra (1733-1738). Stanislas Leszczynski Luis XV.a Frantziako erregearen aitaginarreba hautatu zuten errege, Frantziako koroak bultzatuta, baina Austriako eta Errusiako erregeak Augusto III.a Saxoniakoaren alde agertu ziren. Stanislas eraitsi ondoren, austriarrak eta errusiarrak Poloniaz jabetu ziren eta frantsesak, beren aldetik, Lorrena, Kehl eta Philippsburgoko lurraldeak beretu zituzten. Gerra Poloniako erregetzak piztu bazuen ere, gatazka latzenak Italian izan ziren (Milan, Napoli), sardiniarrek eta espainiarrek, frantsesen aliatuek, Utrechteko itunaren arabera galdutako lurraldeez jabetu nahi baitzuten. Vienako itunak eman zion gerrari amaiera: Augusto III.a Poloniako errege izendatu zuten, Stanislas Lorrena eta Barko konderriko nagusi bihurtu zen (bera hildakoan, lurralde horiez jabetu zen Frantziako koroa) eta Karlos Filipe V.aren semea Napoli eta Siziliako errege egin zen.
- erregetxo 1
- erregetza
- Erregetzarako Gerra, Austriako
- Erregetzarako Gerra, Bretainiako
- Erregetzarako Gerra, Espainiako
- Erregetzarako Gerra, Poloniako
- erregetze
- erregexka
- erregezko
- erregina
- erreginagai