Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Erregetzarako Gerra, Bretainiako

Joan III.a Ona Bretainiako dukea hil zenean hasi zen gerra (1341-1364). Joan III.ak, bere biloba eta Karlos Bloisekoaren emaztea, Joana Penthievrekoa, izendatu zuen ondorengo; baina Joan Monfortekoak, Joan III.aren anaiak, dukerria eskatu zuen beretzat. Ingalaterrako koroak lagundu zion, eta Karlos V.a Frantziakoak Joana Penthievrekoaren alde jarri zen. Karlos Blosekoa menderatu ondoren (Aureyko gudua, 1365), Joana Penthievrekoak Monfortekoen esku utzi zuen dukerria (Guérandeko gudua, 1365).