eroale
iz. Fis. Eramailea. || iz. eta izond. Elektrizitateari, beroari, igarotzen uzten diona. v Elektrizitate eroalea. Elektrizitateari igarotzen uzten dien gorputzez edo gaiez esaten da. Gorputz edo gai batzuk errazago uzten diote igarotzen elektrizitateari beste batzuk baino, beraz, duten eroamen izate handi edo txiki horren arabera sailkapen hau egin daiteke: eroale onak (metalak), erdieroaleak (selenioa, etab.) eta eroale txarrak edo bakartzaileak (beira, etab.).