Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eroamen

iz. Fis. Gorputzek beren masako puntu batetik bestera beroa edo elektrizitatea hedatzeko duten gaitasunaren handi-txikia. Beroa molekula batetik bestera igarotzen da tenperatura gutxitzen doan norabide berean. Eroamena handia ala txikia izatea gorputzaren nolakotasunaren mende dago. Eroamen elektrikoa hari elektrikoaren bi muturren artean dagoen potentzial diferentziaren araberakoa izaten da; Ohmen legeak zehazten du.  v  Eroamen handia. Fis. Zenbait metaletan, gai kimikoetan eta aleazioetan erresistentzi elektrikoa eta iragazkortasun magnetikoa ia erabat desagertzen da tenperatura oso txikietan. Tenperatura hori, tenperatura kritikoa deitua, gorputz bakoitzak berea du eta zero absolutik oso hurbil egoten da. Gorputzek duten gaitasun hori, Heike Kamerlingh Onnes fisikari alemaniarrak egiaztatu zuen lehendabizikoz 1911ean. Eroamen handiko gaiak bateria magnetikoetan, abiadura handiko airetrenetan, motor jeneradoretan, konputagailuetan, eremu magnetikoak, boltio kopurua edo korronteak neurtzeko sentikortasun handiko elementuetan eta abarretan erabiltzen dira.  v  Eroamen termikoa. Fis. Gorputz zapal batek (pareta batek adibidez) alde batetik bestera beroa eroateko duen gaitasunaren handi-txikia. Izan ere, eroale onak eta txarrak; metalak izan ohi dira erolaerik hoberenak, eta beira edo zura txarrenak. Beraz, eroamenak gorputz zapal batean, alde batetik bestera igarotzen den bero kopurua neurtzen du. Eroamena formula honekin adierazten da: K =Q∆x——S∆T.t          
Bertan, K eroamen termikoaren koefizientea delarik, Q igarotako beroa, ∆x gorputzaren lodiera (edo gorputzaren alde batetik bestera dagoen tartea), S azalera, ∆T gorputzaren alde bietako tenperaturen arteko aldea eta t beroak alde batetik bestera igarotzeko behar izaten duen denbora.