Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ernst, Richard

Suitzar kimikaria (Winterthur, 1933). Zuricheko Institutu Politeknikoan lortu zituen kimika fisikoko lizentziatura eta doktoregoa (1962), baina Estatu Batuetan hasi zen lanean. 1963. urtean joan zuen Estatu Batuetara lanera, eta garrantzi handiko lanak egin zituen erresonantzia magnetiko nuklearrari buruz. Asiara bidaiatu zen ondoren, eta 1968. urtean sorterrira itzuli zen, eta Zuricheko Institutu Politeknikoan kimika fisikoko irakasle gisa hasi zen lanean 1976an. Ameriketan landutako alor bereko ikerketekin jarraitu zuen. Ernstek erresonantzia magnetiko nuklearrari buruz egindako teoria lanei esker, hobeto ulertu ahal izan da gertaera hori. Eta lan praktikoari dagokionez, berriz, azpimarratzekoa da berak asmaturiko erresonantzia magnetiko nuklearreko teknika edo sistema; izan ere, Ernstek alor praktikoan egindako berrikuntzei esker erresonantzia magnetiko nuklearra teknika bikaina eta baliagarritasun handikoa izan da fisikan eta kimikan, batez ere molekulen egitura aztertzeko, baina orobat izan garrantzitsua biologian eta medikuntzan ere, ehunak aztertzeko eta minbiziarekin loturiko eritasunak ikertzeko. Beste hainbat sariz gainera, Kimikako Nobel saria irabazi zuen 1991. urtean.