Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ernst, Max

Alemaniar margolaria (Brühl, Renania, 1891 - Paris, 1976). Irrazionaltasunaren, ametsen eta subkontzientearen pintoretzat hartu izan da. Bonnen filosofia ikasketak egin zituen eta 1917az geroztik hasi zen margotzen. 1919. urtean Koloniako taldea sortu zuen Jean Arp pintore frantsesarekin batera. Azken joerei jarraituz, teknika neorrealistak sortu zituen: collage-a (erantsitako apaingarri eta paper partikulen bidez fantasiazko mundu bat itxuratuz) eta frottage-a (azalera lakar eta zimurren gainean igurtziz lorturiko irudiak erabilita). Gisa horretako lanen artean aipatzekoak dira: Muna (1927), Hiri amaigabea (1937), San Antonioren tentaldia (1946). Pinturaz haraindi idatzi zuen 1948an. 1941-1949 urteetan Estatu Batuetan egon zen eta eskulturari ekin zion (Kaprikornioa, 1948). Europan berriro (1949), aurreko molde surrealistek ez zuten halako eraginik izan bere margolanean. Max Ernst XX. mendeko artista handienetakoa izan zen.