erne 1, ernetzen
da ad. Landarea sortu eta hazten hasi. ◊ du ad. Lurrak belarra erne dezan. v Bot. Landarea edo hazia barreiatu eta berehala hazten hasi edo denboraldi batez egon ohi da eguraldi eta lur baldintzak noiz hobetuko, ernetzeko gutxienezko baldintza batzuk behar izaten baititu; hots, tenperatura egokia, hezetasun nahikoa, Eguzkia, lurraren pH jakina, ongarria eta ura behar adina. Baldintzak egokiak direnean hasiko da ernamuina garatzen kotiledoian bilduta dituen gaiez elikatzen dela, harik eta hosto eta sustrai sortu berriek eginkizun hori beren gain hartzen duten arte.
- ernari
- ernatu, erna, ernatzen
- ernatzaile
- ernatze
- Ernaz
- erne 1, ernetzen
- erne 2
- erne 3
- Erne
- Erne
- ernearazi, ernearaz, ernearazten