erisipela
iz. Med. Dermisaren eta ehun konjuntiboaren gainaldeko geruzen hantura, estreptokoko izeneko bakterien eraginez sortua. Batez ere buru azalean sortzen dituen gorriune urtsuak, sukarra, egonezina eta buruko mina ditu ezaugarri nagusiak. Kutsakorra da oso. Gaizki sendatuz gero septizemia baten eragile izan daiteke. Beste garai batean eritasun beldurgarria bazen ere gaur egun erraz sendatzen da antibiotikoekin eta eragile kimikoekin.