Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eris

Mit. Antzinako grekoen artean, liskarraren jainkosa. Gauaren alaba eta Aresen arreba zen. Peleo eta Tetisen ezteietan, urrezko sagar bat bota zuen, “ederrenari” eman behar zitzaiona. Eta honek sortu zuen Hera, Atenea eta Afroditaren arteko liskarra, eta, horren ondorioz, Helenaren lapurreta eta Troiako gerra.