Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epona

Mit. Kristautasunaren aurreko jainkosa. Harenganako gurtza oso zabaldua zen Europako mendebalean. Galian, Britainian eta Germanian jainkosa horren irudi ugari (zutik, eserita edo zaldi gainean) gorde da. Euskal Herrian, zaldizko irudi bat ageri da Markizko harpe batean. Zaldien jainkosatzat hartua izan da.