Epstein, Jacob
Ingeles eskultorea (New York, 1880 - Londres, 1959). New Yorken eta Parisen egin zituen ikasketak; Rodinen ikaslea izan zen. 1902an hasi zen lanean Londresen. Ingalaterrako joera akademiazaleetatik aldendu eta garai hartako arte joera berrietan abiatu zen, espresionismoaren ildotik bereziki. London Group izeneko taldea sortu zuen 1918an, abangoardiako beste eskultore batzuekin. Haren eskultura monumental handi oldarkorrak eskandalagarriak izan ziren Ingalaterrako klasizikozaleentzat. Buruek, aldiz, harrera ona izan zuten. Aipagarriak dira haren obren artean Ecce Homo monumentua (1935), Einstein eta Nehruren bustoak eta Oscar Wilderen hilobia. Autobiografia bat argitaratu zuen 1940. urtean: Let there be sculpture (Gauza bedi eskultura).
- Epona
- epopeia
- epsilon
- Epsom gatz
- Epsom
- Epstein, Jacob
- Epstein, Jean
- Epte
- Er
- era
- erabaki 1, erabakitzen