epifito
izond. Bot. Landareetan, beste landare bati lotua bizi dena, bizkarroi izan gabe bizitzeko haren laguntza behar duenean. Landare epifitoak dira, adibidez, orkideak, zenbait iratze, goroldioak, aukak eta abar. Landare epifitoei lurretik kanpora ateratzen zaizkie sustraiak, eta zenbaitek ile ugari izaten dute, hezetasunaz, euri uraz, eta euriak dakartzan elikagaiez elikatu ahal izateko. Landare epifitoak lurralde hezeetan hazten dira, ekuatore aldeko basoetan, batez ere.