epifenomeno
iz. Psik. Garrantzi handiko gertaera edo fenomeno batekin batera agertzen den bigarren mailako beste gertaera edo fenomenoa, bigarren hori izateak edo ez izateak aurreneko hartan eragin handirik ez duela. Maudsley psikiatra britainiarrak kontzientziari buruz hitz egitean erabili zuen hitz hori, gorputzeko gorabeherek bizitza psikikoan duten eragina azpimarratzeko, eta kontzientziari ordu arte eman zitzaion garrantzia mugatzeko. Ideia hori behaviorismoak bereganatu du. v Med. Eritasun baten sintomekin batera agertzen den fenomenoa, eritasun horren ezaugarri ez denean.