Épernay
Frantziako iparraldeko suprefetura hiria, Marne ibaiaren ertzean (Marne, Champagne-Ardenne). 31.108 biztanle. Xanpaina ardo ospetsuaren merkataritza hiri nagusietakoa da. Ardogintzari loturiko industria. v Historia. Merovingiarren garaian Sparnacum izena zuen. Xanpainako konderriko hiria izan zen, eta Frantziako erreinuaren barnean geratu zen 1284ean.