Epherre, Guillaume
(“Gillen Epherre” deitua). Zuberoako idazlea (Altzürükü, 1911). Apaiza zen. Baionan egin zituen teologia ikasketak. Baionako apezpikuaren idazkaria izan zen 1937-1949 bitartean. Euskaltzain oso izendatu zuten 1957. urtean. Obra nagusiak: Katechima (zubereraz, 1941), Eucologio (otoitz liburua, 1947), Botzez eta bihotzez (kanta zuberotarrak, 1949) eta Haurren lehen catichima (1955). Gure Herria aldizkariko zuzendaria izan zen eta bertan Luis Ligueix, Koblakaria biografia lana eman zuen argitara, 1968. urtean. 1959. urtean, liturgiako testuak zubererara itzultzeko agindua jaso zuen Epherrek.