Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eper

iz. Faisaiaren familiako hegaztia, lepo-motza, gutxi hegaldatzen dena.  v  Eper gorria (Alectoris rufa). Hankak eta mokoa gorriak, bizkarra arre gorria, alboak grisak, eta buru gaina herdoil kolorekoa izaten ditu. 34 cm inguru da luze; lurrean egiten du habia, eta leku ezkutuetan beti. Frantziako mendebaleko eta Iberiako penintsulako lurraldeetan bizi da; Italian, Liguriako eta Toskanako probintzietan bakarrik aurki daiteke. Aleak eta intsektuak janez elikatzen da.  v  Eper arrea (Perdix perdix). Eper gorriaren antzekoa da, baina luma arreak ditu. Eper gorria baino txikixeagoa izaten da, 30 cm inguru luze. Burua gaztaina kolorekoa eta azpia grisa izaten du. Europako eta Asia Txikiko zelai, tontor eta mendi belartsuetan bizi da.  v  Eper zuria (Lagopus mutus). 35 cm inguru izaten da luze. Udan eta neguan ez ditu kolore bereko lumak izaten; udan bizkarrekoak gris-nabarrak izaten ditu, sabelaldekoak eta hegoetakoak zuriak, eta isatsekoak beltzak. Urrian lumak kolorez aldatzen hasten zaizkio eta azarorako erabat zurituak izaten ditu. Uso zuri baten antza hartzen du orduan. Belarra eta fruitu txikiak janez elikatzen da. Europako eta Ameriketako iparraldean bizi da.