epai
iz. Epaile baten erabakia. || Ebakia. || Edozein gai, baina batez ere tresna edo makinak, zentzu jakin batean ebakiko balira erakutsiko luketen irudiaren eskema marrazkia. v Geom. eta Teknol. Marrazki teknikoan, pieza simetriko bat plano batez ebakitzen bada, planoan sortzen den irudiari epaia deitzen zaio. Epaia izan daiteke bai zeharkakoa bai luzerakoa. Eta luzerakoa, berriz, aurrez-aurretikoa eta albokakoa. Zeharkako epaia luzerako ardatz batekiko plano elkarzut baten bidez egiten da. Epaia aurrez-aurretikoa denean planoa horizontala da eta zutikako ardatzarekiko elkarzuta, eta irudia erdibitzen du bi zati eginez, gainekoa eta azpikoa. Albokako epaia albokako planoari segituz egiten da, eta irudia erdibitu egiten du, ezkerreko zatia eta eskuinekoa bereizten ditu.