Eötvös, József
Idazle eta politikari hungariarra (Buda, 1823 - Buda, 1871). Kartusiarra izeneko liburua (1838-41), 1830. urteaz geroko Frantziako egoera deskribatzen duena, idatzi izanak ospe handia ekarri zion. Herriko notaria (1844-46), Hungariako nekazari giroa erakusten duen liburua eta 1514eko Hungaria (1847), Dozsako nekazarien matxinada kontatzen duen obra, errealismo kritikoaren aitzindaritzat hartu izan dira. 1848an, Herri Hezkuntzako ministro izan zen Hungariako lehen gobernuan. Hungariak Austriarekiko lotura hautsi zuenean (1848), Munichera erretiratu zen 1850a arte. 1861etik aurrera Herri Hezkuntzako ministro izan zen berriro.
- Eongo Zalduna
- Eos
- eosina
- eosinofilia
- eosinofilo
- Eötvös, József
- Eötvös, Loránd
- Eozeno
- epai
- epaikari
- epaiketa