Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Eozeno

(Gr. eos «argi hastea» eta kainos «berri»). Geol. Hirugarren aroko edo Paleogeno aroko bigarren aldia, duela 55 milioi urtetik 38 milioi urtera bitartean hedatzen dena.  v  Aldi hartan hartu zuten kontinenteek gaur egun duten itxura. Halaber, dinosauroak eta narrasti handiak desagertu zirenez, animalia ugaztunak asko ugaritu ziren garai hartan, eta beste guztiak baino gehiago hedatu eta garatu ziren. Duela 45 milioi urte inguru, iparrerantz higitu zen Afrika, litosferako plakak Europa aldera eramanez. Garai hartan Iberiako uhartea zenak Frantzia jo zuen eta hala sortu ziren Pirinio mendiak bien arteko mugan. Ekialderago, plaka Adriatikoa Alpeak altxatzen hasi zen. Era berean, duela 40 milioi urte inguru Indiako plaka iparrerantz higitu zen eta Siberiaren kontra, Asiako plakaren kontra, jo zuen. Indiako plaka bestearen azpira sartzen hasi zen eta Himalaia mendikate handia eratzen hasi zen hala.