Enio, Kinto
(Lat. Quintus Ennius). Poeta latinoa (Rudiae, Calabria K.a. 239 - Erroma 169). Katon Zaharrak eraman zuen Erromara, eta Eszipio Afrikarraren babespean bizi izan zen. Kultura grekora zaletu zituen Erromako familia ospetsu asko. Annales, Erromako historia aurkezten duen poema epikoaz gainera, Euripidesen eta Eskiloren obran oinarrituriko hogei bat tragedia (Medea exul, Phœnix, Eumenides, Hectoris ultra), komediak (ez da bat ere geratu) eta saturae izeneko poesia filosofikoak idatzi zituen. Poesia latinoaren aitatzat hartua da, baina Ovidiok zioen bezala “gogoz handia, artez traketsa” zen.
- enkratita
- Enlil
- Enna
- Ennals, Martin
- Ennin
- Enio, Kinto
- Ennis
- Enniskillen
- Enns
- Enns
- Eno, Brian