Enns
Austriako iparraldeko herria (Austria Garaia), Enns eta Danubio ibaiek bat egiten duten lekutik gertu. 9.300 biztanle. XV. mendeko gotorleku baten hondakinak, XVI. mendeko eliza gotikoa eta udaletxea, eta Ennsegg gaztelua (XVI-XVII). v Historia. Erromatarrek sortu zuten (Lauriacum) eta Norica izeneko probintziako hiriburua izan zen.