Ennals, Martin
Politikari ingelesa (Walsall, Ingalaterra, 1927 - Saskatoon, 1991). Giza eskubideen alde jardun zuen. Amnesty Internationaleko idazkari orokorra izan zen. Politikarekin zerikusi handia izan zuen familia bateko hirugarren semea zen. Walsall-eko Queen Mary Eskolan eta Londresko Ekonomia Eskolan egin zituen ikasketak. 1950 inguruan, Unescon, Parisen zegoela, McCarthyk Estatu Batuetan komunisten aurka egindako erasoaren ondorioz, ihes egin behar izan zuten kide amerikarrei laguntza eskaini zien. Londresa itzuli, eta kanpoko etorkinen alde lan egin zuen, Commonwealtheko Etorkinen Batzordeko aholkulari baitzen. Garai berean Amnesty Internationaleko idazkari orokorra izendatu zuten. Idazkaritza honetan egon zen garaian erakundeak aurrerapen handiak egin zituen, eta preso politikoen eskubideen aldeko erakunde gisa egin zen ezaguna mundu osoan. v 1977an Bakearen Nobel saria eman zioten.
- enkofratu
- enkontru
- enkratita
- Enlil
- Enna
- Ennals, Martin
- Ennin
- Enio, Kinto
- Ennis
- Enniskillen
- Enns