Engelbrechtsz, Cornelis
Flandestarr margolaria (Leiden, 1468 - Leiden, 1553). Leidengo eskolako lehen artista handia izan zen. Azken gotikoko tradizio grafikoa eta patetismo erlijiosoa bateratu zituen Italia aldetik zetozen molde plastiko berriekin. Lukas Leidengoaren maisua izan zen. Obra nagusiak: Elena eta Konstantino eta Kristo Lazaroren etxean.