Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Engel, André

Frantses antzerki zuzendaria (1947). Filosofiako irakaslea izan zen, baina lanbide hori utzi eta antzerki munduan hasi zen. Hainbat antzerki lan prestatu eta zuzendu ditu. Nicky Rieti pintore eta eszenografoarekin eta Bernard Pautrat filosofo eta antzerkigilearekin lan egin du. Oholtza gaineko antzezkizunen ohiko kode eta tradizioak hautsi ditu. Taularatu dituen lanen artean daude: Brecht-en Dans la jungle des villes (1972, Herrien oihanean), C.D. Grabbe-ren Don Juan eta Fausto, Kafka-Théâtre complet (1979), Lulu (1983), Légendes de la forêt viennoise (1992, Vienako basoko elezaharrak), La Force de l’habitude (1997, Ohituraren indarra). 1996az geroztik Savoiako Antzerki Eskola Nazionaleko zuzendaria da.