enfisema
iz. Med. Ehunetan aire edo gas gehiegiak sortzen duen hantura. v Biriketako enfisema. Biriketako albeoloen paretei eusten dieten zuntzak ahultzean eta albeoloak handitzean sortzen da enfisema. Enfisema mota hori beste gaixotasun baten ondorio izan ohi da: bronkitisarena, pneumoniarena, bronkioetako asmarena, adibidez. Gizonezkoengan agertzen da batez ere, gizonezko helduengan eta agureengan hain zuzen ere. Biriketako enfisemaren bilakaera geldi samarra izaten da, eta ez du arriskurik izaten bihotzeko ezintasuna agertu bitartean. Gaitza ezin da erabat sendatu, eta erabateko atsedena eta bizitza lasaia izaten dira sendagai bakarrak.