Enesco
edo Enescu, George. Errumaniar musikagilea (Liveni, 1881 - Paris, 1955). Vienan eta Parisen egin zituen ikasketak, eta Massenet eta Fauré izan zituen irakasle. Biolin-jotzaile eta pedagogo bikaina zen. Hamasei urte zituela aurkeztu zuen bere lehen obra. Wagnerren eragina izan zuen hasieran, baina gero oso obra pertsonala, abertzalea, egin zuen. Obren artean, Errumaniako rapsodiak eta Edipo (1936) dira aipatzekoak.