Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Endarlatsa

Lesaka udalerriko auzoa (Nafarroako ipar-mendebala), Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugan. Bertan jasotzen du Bidasoa ibaiak Endara latsa edo errekaren ura. Endarlatsatik aurrera, Lapurdi eta Gipuzkoa bereizten ditu Bidasoa ibaiak, Frantziako eta Espainiako estatuen arteko muga ere badelarik.