Endara Galimany, Guillermo
Panamar politikaria eta legegizona (Panama, 1937). Errepublikako presidente izan zen 1989-1994 urteen bitartean. Hiritar Oposizioko Aliantza Demokratikoko buru zela, irabazletzat hartu zuen bere burua 1989ko lehendakaritzarako hauteskundeetan (estatubatuar ikuskariek emaitza hura ontzat hartu eta gero), baina Manuel Antonio Noriega jeneralak ezeztatu egin zituen hauteskunde haiek. Urte horretan bertan, Errepublikako lehendaritza hartu zuen, Estatu Batuetako base batean kargua zin egin ondoren. 1990ean Defentsa Indarrak ezeztatu zituen eta erakunde berri bat sortu zuen, Polizia Nazionala hain zuzen. Agintaldian egon zen bitartean, bidegabekeria hazi egin zen eta baita herrialdearen pobretasun maila ere. 1992an egin zen erreferendum batean Endarak konstituziorako proposatzen zituen erreformak ez ziren onartu. 1994an amaitu zen bere agintaldia. Ernesto Pérez Balladares izan zen haren ondorengoa.
- endai
- endaitz
- endalahar
- endamas
- Endañeta
- Endara Galimany, Guillermo
- Endara
- Endarlatsa
- Ende, Michael
- endekatu, endeka, endekatzen
- endekatze