Enbeita Goiria, Balendin
(«Enbeita´tar Balendin» deitua) Bizkaiko bertsolaria eta idazlea, Kepa Enbeitaren semea (Muxika, 1906 - Muxika, 1986). Bizkaiko bertsolari txapelketan behin baino gehiagotan izan zen garaile. Gerora eragin handia izan zuen bertsolari eskola bat sortu zuen: Jon, Andoni, Joseba eta Abel, bere semeak, eta Jon Lopategi izan zituen ikasle, besteak beste. Euzkadi, Olerti, Zeruko Argia, Anaitasuna, Aranzazu, Karmel, eta beste aldizkari askotan eman zituen argitara bere olerkiak.
- Enbata
- enbata
- enbaxada
- enbaxadore
- Enbeita Ealo, Jon
- Enbeita Goiria, Balendin
- Enbeita Renteria, Kepa
- enbero
- enbido
- enbolia
- enbolo