Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

enbolia

iz. Med. Odol hodiaren itxiunea, enbolo batek edo gai arrotzen batek sortua. Odol hodi horren neurriak eta kaltetutako organoak erabakitzen du enboliaren larritasuna. Itxiunea sortzen duen gaia odolbildua izan daiteke, sortu den lekutik askatu eta odolera igaro dena, gantz tantaren bat, bakterio multzoa… eta baita ere kanpotik iritsitako gairen bat, bala bat adibidez, edo burbuilaren bat haizezkoa edo gas batena. Odol hodi estuetara iristean, odol jarioa eten dezake enboloak. Garunera doan odolbidea ixten badu adibidez, zenbait ondorio txar eragin ditzake: konortea galtzea, gorputzaren alderdi oso baten edo zati baten paralisia, mintzamena eta memoria galtzea, eta zenbaitetan heriotza.  v  Biriketako enbolia. Biriketako zainen hanturaz sortutako enboloak eragina da. Gaixoak ezin du arnasa hartu eta min handia sentitzen du bular hezurrean.  v  Garuneko enbolia. Bihotzaren ezkerraldean sortzen den enboloak garuneko zain edo arteria ixtean sortua da.