Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Élysée

Parisko jauregia, Champs-Élysées izeneko hiribidearen iparraldean. Frantziako errepublikako lehendakariaren egoitza da 1873. urteaz geroztik. 1713. urtean eraiki zen eta, esku pribatuetan egon ondoren (Madame de Pomapadour-en etxea izan zen), ondasun publiko bihurtu zuten 1793an. Bertan bizi izan ziren Napoleon Bonaparte eta Luis Napoleon Bonaparte.