Elvin-Lewis, Memory
Kanadar etnobotanikaria (Vancouver, 1933). Walter Lewisen emaztea. Columbia Britainiarreko unibertsitatean hasi zituen medikuntza ikasketak eta Leedsko Unibertsitatean amaitu, mikrobiologiako sailean. Etnobotanika eta mikrobiologia irakasle ibiltaria da. 1960ko hamarkadaren erdialdera, Memoryk eta beronen lankideek gaitz ezezagun baten eraginez hildako mutil gazte baten kasua erregistratu zuten. Orduan inork ez zekien zergatik hil zen mutil hura, eta haren odol laginak izoztu egin zituzten. Hogei urte geroago HIES gaitzaren ezaugarriak ezagutu zirenean, Memoryk kasu haren sintomez ohartu eta mutilaren odola analizarazi zuen. Huraxe da Amerikan erregistratutako lehen HIES kasua. Bestalde, botika guztien hiru laurdenak, zuzenean edo zeharka, herri medikuntzan erabilitako landareetatik datozela jabeturik, Memoryk eta Walter bere senarrak talde lanean dihardute oihan tropikaletako kulturek erabiltzen dituzten milaka landareak katalogatu nahian.
- elurtza
- elurtze
- Elusa
- Elvas
- Elvillar
- Elvin-Lewis, Memory
- Elxibei, Abulfaz
- Ely uhartea
- Ely
- Élysée
- Elytis, Odysseus Alepudhelis