Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elizondo

Baztan udalerriko herriburua (Iruñeko merindadea). Altuera 200 m. 3.200 biztanle. Baztan ibaia igarotzen da udalerritik. Euskara, goi-nafarrera; euskaldunak, % 65. Zerbitzu herria da batez ere; bertan daude Baztango ibarreko administrazio zerbitzu guztiak. Aipagarriak dira udaletxea, Arizkunenea jauregi barrokoa, erregeordearen etxea eta XX. mendeko Santiago eliza. Elizondon egiten da udaro Baztandarren Biltzarra, baztandar guztiak biltzen dituen festa ospetsua.  v  Historia. XIII. mendean, Jakueri eskainitako eliza bat eraiki zuten Urdazubiko fraideek, eta bertan zegoen, halaber, Donejakue bideko ospitale bat. Herria eliza haren inguruan hazi zen. 1835eko otsailean, karlistek inguratu zuten liberalen esku zegoen Elizondo, Baztango ibarra hartzeko asmoz. Urte bereko ekainean liberalek Elizondotik alde egin zuten, baina karlistak sartzeko prest zeudela, Espoz Minak gidaturiko liberalak Elizondon sartu eta Lekarozko herria erre ondoren, karlistak egotzi zituzten Baztandik kanpora. 1855. urtean sortu zen Elizondoko Erietxe eta Babesetxe ospetsua.