Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elizondo, Pablo Miguel

Nafarroako Erreinuko kronikaria (Iruñea, 1670 - Valladolid, 1728). Ikasketak Salamancan egin ondoren, Jesusen Konpainian sartu zen. Gramatika, filosofia eta teologia irakatsi zituen hainbat eskola eta ikastetxetan. Nafarroako Erreinuko kronikaria izan zen 1715. urtetik aurrera. Obra nagusiak: Compendio de los cinco tomos de los Anales de Navarra (1732), Indice de los Anales de Navarra eta Oración panegírica a la celebridad plausible de la traslación de la imagen de San Fermín.