Elizondo, Joaquín
Nafarroako sindikoa (Iruñea, 1660 - Iruñea, 1736). Zuzenbide ikasketak Huescako unibertsitatean egin zituen. Iruñeko Udaletxeko errejidore izendatu zuten 1695. urtean eta zortzi urte geroago Nafarroako Diputazioko sindiko. Nafarroako Erreinuko Gorte Nagusiek 1512. eta 1716. bitarteko urteetan emandako lege guztiak bil zitzala agindu zioten Joaquín Elizondori. Lan handi hau Novísima recopilación de las leyes de Navarra izenburupean eman zen argitara 1735. urtean.