Elizalde, Miguel
Nafar teologoa (Etxalar, 1616 - Donostia, 1678). Jesusen Lagundikoa zen. Teologia irakasle izan zen Valladoliden, Salamancan eta Erroman. Moralista gisa, tuziorismoaren jarraitzailea izan zen, eta Janseniusekiko antzekotasunak agertu zituen puntu batzuetan. Bere obra nagusia, De recta doctrina morum, Lagundiaren baimenik gabe argitaratu zuen Lyongo hirian 1670. urtean.