Elizalde, Federico
Filipinetako musikagile eta orkestra zuzendaria (Manila, 1907 - Manila, 1979), jatorri euskalduneko etxe batean sortua. Ravel, Manuel de Falla eta Darius Milhaud musikagileen laguna izan zen eta operak, kontzertuak eta balletak ondu zituen. Obra nagusiak: Sinfonia concertante (1936), Biolin eta orkestrarako kontzertua (1943) eta Paul Gauguin opera (1948). García Lorcaren poemei musika jarri zien.