Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elizagorria

Nafarroako hego-mendebaleko udalerria (Lizarrako merindadea). Lazagurría du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Torres del Rio eta Urantzia, ekialdean Sesma, mendebalean Viana, eta hegoaldean Mendabia. Altuera 392 m. 16,78 km2. 236 biztanle ditu (elizagorriarrak). Bertan egiten dute bat Linares eta Odron ibaiek. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (laboreak, mahastiak). Vianaren mende egon zen XIV. mendean.