Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Elipando

Toledoko artzapezpikua eta mozarabiar idazlea (717 - 807). Beato eta Eterio elizgizonek eginiko salaketen ondorioz, adopzionismoaren aldeko nagusitzat hartua izan da historian zehar, baina gaur egun zalantzan jartzen da Elipando heresia horren bultzatzailetzat jotzen duen tradizioa. Elipando harremanetan egon zen Espainian bizi ziren arabiarrekin eta Hispaniako eta Galiako kristauekin. Bere garaian indar handia hartu zuten ikasketa klasikoek Toledon.