Elektrostal
edo Zatishye. Errusiako hiria, Moskuren ekialdean. 1938ra arte Zatishye izena izan zuen. 150.000 biztanle (1987). 1917ko iraultzaren ondoren altzairu industria garrantzitsu bat eratu zen hirian eta horregatik jarri zioten Elektrostal («altzairu elektrikoa») izena. Bigarren Mundu Gerran Ukrainatik eraman zituzten bertara tresna eta makina handiak. Gaur egun ere metalgintzagune garrantzitsua da.