elektroskopio
iz. Elektr. Gorputz batean elektrizitaterik baden eta elektrizitaterik baldin bada zein zeinutakoa den jakiteko erabiltzen den tresna. Punta bat beirazko ontzi batean sartuta duen barra eroale bat izaten da. Barra estalki bakartzaile batek lotzen du ontziarekin. Ontziaren barneko puntatik metalezko bi xafla mehe (urrezkoak gehienetan) daude zintzilik. Barraren beste muturra ukituz jartzen da aztertu nahi den gorputza; elektrizitate kargarik badu xaflak elkarrengandik aldentzen dira.