Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elektroforesi

iz.. Fis. eta Kim. Gai kimiko baten osagaiak bereizteko metodoa, eremu elektrikoan gai horiek duten migrazio lastertasun desberdinetan oinarritzen dena. Elektroforesian ikusten denez, ioi edo partikula kargadun guztiek, eremu elektriko batean jarriz gero, elektrodoaren buruetako batera jotzen dute, partikularen kargaren izaeraren arabera. Elektrolisian ikertzen ari diren gaiak elektrodoen gainean geratzen dira, eta elektroforesian, berriz, gaien mugimendua eten egiten da elektroien artean dagoen eremu elektrikoaren lekuren batean.