elektroentzefalografia
. iz. Med. Garunaren jarduera elektrikoaren gorabeherak neurtzeko metodoa; garuneko elektrizitate korrontea, buruko azalean elektrodo batzuk jarriz, neurtua. Era horretara lortzen da elektroentzefalograma. Garuneko zenbait eritasunen eta gorabeheraren diagnosia egiteko erabiltzen da elektroentzefalografia. Elektroentzefalograma tumoreak, pozoiketak, odolbilduak, epilepsiak eragindako gaitzak aztertzeko erabiltzen da. Lau eratako uhinak bereizi ohi dira garunaren jardueran: alfa uhinak, segundoko hamar inguru, atsedenean dagoenak dituenak; beta uhinak, bizkorragoak, theta uhinak, geldiagoak eta gaixotasun seinale izan daitezkeenak; eta delta uhinak, lotan ez bada gaixotasun seinale direnak.