Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

elektrobalbula

iz. Teknol.  Isurkari baten emaria neurtzeko eta kontrolatzeko erabiltzen den balbula. Elektroiman batek irekitzen, ixten eta kontrolatzen du balbula hori. Eginkizun askotarako erabiltzen dira gaur egun elektrobalbulak: anplifikadore, osziladore, eta maiztasunaren bihurgailu eta konmutadore gisa, beste gauza askoren artean. v  Elektrobalbulak beren artean bakartuak egoten diren metalezko elektrodo batzuez osatuta daude, eta hutsunea egin den metalezko edo beirazko ontzi batean itxita egoten dira elektrodo horiek. Elektrodoen artean ezartzen diren eremu elektrikoek elkarri eragiten diote, eta horren ondorioz sortzen diren fenomeno fisikoak dira elektrobalbulen oinarria.