ehun 2
iz. Hariak edo zuntzak ehoz egiten den ekaia. v Biol. Morfologia eta egiteko bera duten zelulen multzoa. Izaki bizidunen antolamenduan, zelula da oinarrizko elementua; zelulek ehuna osatzen dute, ehunek organoak eratzen dituzte, eta organoen multzoa organismoa da. Ehunak era askotara sailkatzen dira; hauek dira ohiko sailkapenak. v Animalien ehunak. Epitelio ehuna, gorputzaren kanpoko estalkia eta barruko organoen, barrunbeen eta hodien mintza osatzen duten zelulek eratua; endotelio ehuna, organoen barrua eratzen duten zelulez osatua; estroma ehuna, beste zelulak txertatuta dauden matrize moduko bat dena; ehun konjuntiboak, ehun bat besteekin lotzen dutenak; gihar ehuna, zuntz elastikoz osatua; nerbio ehunak, neurona izeneko nerbio zelulez eratua. v Landareen ehunak. Meristema, landarearen zelulak sortzen dituena; ehun honetatik sortzen dira gero besteak: epidermis ehuna, sustraien, loreen, fruituen eta hazien kanpoko geruza osatzen duena; baskularra edo garraiatzailea, landarean zehar izerdia garraiatzen duena; parenkima ehuna, landarearen funtsezko masa eratzen duena.