Ehrlich, Anne
Estatubatuar biologoa (1932). Paul Ehrlich biologo ospetsuaren emaztea da. Stanford-eko Unibertsitatean ingurumen politikako eskolak ematen ditu, eta biztanleriaren kontrolari eta gerra nuklearrak izadian duen eraginari buruzko lanak egin ditu. Ehrlichen lanek ikuspegi zientifikoa eman diote ingurumenarekin zerikusia duten gaiei. Estatu Batuetako lehendakariaren 2000 Txosten Orokorra idazten parte hartu du. Lurraren Adiskideak erakundeko zuzendaria da.