Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ehun Egunak

Napoleon I.aren agintaldiko azken garaiari eman zioten izena (1815eko martxoaren 20tik uztailaren 8ra arte). Elbako uhartetik ihes egin ondoren, monarkia konstituzionala ezarri nahi izan zuen Napoleonek eta horretarako burgesiaren gogoko ziren Benjamin Constanti eta Lazare Carnoti dei egin zien eginbide hartan laguntzeko. Baina Vienako kongresura bildutako estatuek (1814ko iraila-1815eko ekaina) aginte guztietatik kanpora egon zedila erabaki zuten. Enperadore ohiak armada osatu eta Belgika aldera bidali zuen, baina aliatuen osteek Waterlooko guduan garaipena lortu ondoren, alde batera utzi behar izan zituen asmo haiek guztiak.